Escáner Digital

Eskaner Digitala

Pazientearen aho-barruko 3D irudiak ateratzen ditu iTero eskaner digitalak.

Digitala da lortzen den irudia, eta pantaila batean agertzen da. Bere ahoaren, ehun bigunen eta hortzen posizioaren erreprodukzio zehatza du ikusgai pazienteak pantailan. Nahi den angeluan jar daiteke irudia, hortz-haginen alde guztiak ikusteko. Hain da zehatza irudia, ezen doitasun milimetrikoz ikusten baitira esmalteko kalteak, hortz-haginetako fisurak eta hortz bakoitzaren tamaina, doitasun milimetrikoz.

Nola funtzionatzen du iTero eskaner digitalak?

Hortzetako eskuila elektriko lodi baten itxura du eskanerrak, eta pantaila batera konektatuta dago, kable baten bidez.

Irudiak hartzeko, besaulki batean etzaten da pazientea; poliki-poliki, gailua ahoan sartzen zaio, eta hortz bakoitzaren alde guztiak begiratzen dira. Elkarri gainjartzen zaizkio eskanerrak jasotzen dituen irudiak, eta pantailan agertzen dira, automatikoki.

Azkenik, hona zer lortzen den: ahoa osoaren, bi arkuen eta hozkadaren erreprodukzioa, hiru dimentsiotan. Berehala dituzte ikusgai eskanerraren emaitzak bai profesionalek, bai pazienteek. Gainera, iraunkorra da irudia, eta noiznahi kontsulta daiteke; hori dela eta, tratamendu osorako zaigu baliagarria gida- eta diagnostiko-metodo gisa.

Oso egokia da kontsultan eskanerra erabiltzea pazienteok zuen zalantza guztiak berehalakoan guri azaltzeko. Gainera, tratamenduaren nondik norakoak elkarrekin aztertzeko ere lagungarri da.

Oso eraginkorra eta azkarra da iTero eskanerraren teknologia digitala. Akatsik txikienak ere hautematen ditu, eta hortz-gainen posizio zehatza adierazten.

Honetarako ere tresna ezin hobea da aho barruko 3D eskanerra:

  • Irribarrea aztertzeko
    Paziente batzuek higatuak dituzte hortz-haginak, edo anatomia desegokikoak, hortz-estetika bidez konpondu beharrekoak. Batez ere konpositea erabiltzen da horretarako, ez baita esmalterik kendu behar hura itsasteko. Bestalde, hortzen baten tamaina handitu beharra dagoen ere erakusten du aho barruko 3D eskanerrak, edo orekatu egin behar diren, hozka egitean arazorik ez izateko.
  • Txantxar handien edo enpaste zaharren hausturaren diagnostikoa egiteko
    Enpaste bat egin edo ordezko bat jarri aurretik, hortzaren edo haginaren egungo egoera zein den jakin behar da. Aho barruko 3D eskanerrak aukera ematen du esmaltea aztertzeko, bai eta hortz edo hagin horrek alboko piezekin duen lotura ikusteko ere. Hartara, berreraiki beharreko zatiaren tamaina erreala jakin daiteke, eta laborategira eskari zehatz-zehatza egin.
  • Bruxismoa diagnostikatzeko
    Hortzen higadura eragiten du bruxismoak, haiek inkontzienteki karraskatuta, batez ere gauez. 3D eskanerraren bidez ikusten da hozkadaren indarra zenbatekoa den, zenbaterainoko desoreka duen eskuineko aldera eta ezkerrekora, hartara zer alde ari den gehiena higatzen jakiteko.
  • Laborategietarako ikerketa-eredutarako
    Edozein laborategitara bidal daiteke irudi digitala, koroak, zubiak, gainazal estetikoak, protesiak, inplanteak, inkrustazioak eta abar fabrikatzeko eta beste lan batzuetarako erabil dezaten. 3D eskanerrari esker, eredu digitalizatuak dituzte laborategiek. Abantaila handiak dituzte eredu berriok antzinakoekin alderatuta: igeltsuzkoak izaten ziren garai batekoak, akats gehiago edukitzen zuten, errazago hausten edo galtzen ziren… Behar izanez gero, laborategian bertan inprima daitezke aho barruko 3D eskanerraren irudiak, edozein material erabiliz.

Pide cita ahora

943 29 80 88
661 811 910
Horario:

Lunes – Martes9:30 · 16:00
Miércoles9:30 · 19:00
Jueves9:30 · 19:00
Viernes9:30 · 16:00
Sábado y DomingoCerrado
* Datos obligatorios