Odontopediatría
Odontopediatria
Odontologiaren adar bat da odontopediatria, aho-hortzetako gaixotasunak tratatzen dituena, hasi haur txikienetatik eta haurtzaroaren amaieran daudenenetarainokoak.
Adingabearen aho-barrunbea aztertzen du San Sebastián Hortz Klinikako odontopediatrak, behin-behineko hortzerian anomaliaren bat ote dagoen jakiteko (esneko hortzak), eta prozedura eta tratamendu indibidualizatuak aplikatzen ditu.
Helburua: gure klinikara datozen haurrek arazo larriagorik ez izatea helduaroan.
Dentistarenera lehenbizikoz
Gomendatzen da haurrak urtebete egin aurretik egitea lehenbiziko hortz-azterketa, eta ondoren urtean behin joatea dentistarenera. Azterketa horretan, haurraren masailezurra eta baraila behar bezala ari diren hazten begiratuko du dentistak, hortzak egokiro ari diren irteten, eta anomaliaren bat badagoen (txantxarra, esate baterako).
Bestalde, seme-alabek ahoko osasun egokia izateko zer egin behar den jakiteko informazioa jasoko dute gurasoek, hortzen higieneari eta eskuilatzeari buruzko zalantzak argituko zaizkie, eta haurren hortzeriaren garapen egokiaren aurkako jardueren berri azalduko.
Prebentibotzat jotzen da 0-3 urte bitarteko haurren tratamendua. Inongo arazorik atzematen ez bada, dentistarenera urtean behin joatea gomendatzen da. 5 urtetik aurrera —aldaketa-garaian—, ordea, azterketa sei hilean behin egitea komeni da.
Esneko hortzak irteten
Haurdunaldiaren bosgarren astetik aurrera hasten dira eratzen hortzak; haurra jaio ondoren, berriz, seigarren hilabetetik aurrera agertu ohi dira lehenbiziko esneko hortzak. Haurrak gutxi asko bi urte eta erdi dituenean osatzen da hortzeria.
Hortz-haginak irteteko zorian daudela, handitu egiten da hortzoia. Hantura horrek eragozpen batzuk eragiten dizkie haurrei: suminkortasuna, febrikula, listu-jarioaren handitzea, jateko gogorik eza, beherakoa eta pixoihalengatiko dermatitisa. Baina badaude metodo oso eraginkorrak hortzak irtetean min-sintomak ageri dituzten haurrak lasaitzeko; besteak beste, hozka egiteko gailuak erabiltzea, eta hortzoiak leunki igurztea hatz garbi batekin edo koilaratxo hotz batekin.
Haurrak eta hortzetako higienea
Lehenbiziko hortzak agertzean, gaza batekin garbitu behar dira. Haginak irteten hasten direnean, berriz, has daiteke haurra hortzetako eskuila erabiltzen, bere adin-tarteari dagokiona.
Abilezia pixka bat eskatzen du hortzak eskuilatzeko teknikak. Hori dela eta, gurasoen laguntza behar dute haurrek hortzak garbitzen ikasteko. Bost urtetik aurrera, berriz, euren kabuz molda daitezke haurrak, baina komeni da gurasoek begiratzea ondo ari diren egiten garbiketa eta, behar izanez gero, nola egin behar den erakustea. Gomendatzen da 6-7 urte bete arte gainbegiratzea gurasoek seme-alaben hortz-garbiketa.
Otordu bakoitzaren ondoren garbitu behar dira hortzak, eta —beti— lotara joan aurretik. Hasieratik, hortzetako pasta fluorduna erabili behar da. 3 urtetik beherakoek, pasta igurtzi egin behar dute eskuilaren zurdek. Arroz-ale baten tamainakoa izan behar du pasta-kantitateak. 3 eta 6 urte bitartekoek, berriz, pasta-kantitate txikiak erabili behar dituzte (ilar baten tamainako kantitatea); 6 urtetik aurrerakoek, azkenik, garbantzu baten tamainakoa. Badira haurrentzako pastak, baina ebidentzia zientifikoak dioenez, oso mugatua da haien eraginkortasuna; beraz, hau gomendatzen da: gutxienez 1.000 ppm-ko (mila parte milioiko) pasta erabiltzea adin-tarte guztietan, eta kantitatea bakarrik aldatzea, azaldu berri dugun bezala.
Erpurua hurrupatzea eta txupeteak erabiltzea
Zenbait daturen arabera, txupetea erabiltzeak gutxitu egiten du bularreko haurren bat-bateko heriotzaren intzidentzia, eta analgesikoa da haurren min-prozesuetan. Alabaina, maloklusioak eragin ditzake txupeteak baldin eta haurrak 3 urte baino gehiago baditu.
Hortzeriari dagokionez, gain hozkada gurutzatuaren garapenarekin eta irtengunea handitzearekin lotura du txupeteak, baina hura erabiltzeari uztean konpondu egiten da arazoa. Hatza zurrupatzeak, berriz, arazo larriagoak sor ditzake aho-hortzetako osasunean, ez bada garaiz uzten ohitura hori: aldatu egiten du arkuen orientazioa, eta hozkada irekia eragiten; ahosabaia deformatzen du, ez du uzten masailezurra behar adina garatzen, eta asalduak eragiten ditu mintzamenean.
Haurren hortzetako gaitzik ohikoenak
- Hortzetako txantxarra . Txantxarra da haurren hortzetako gaixotasun kronikorik ohikoena, eskolaurreko haurren artean prebalentzia handia duena. Azukre-kontsumo handiak eragiten du patologia infekzioso hori. Ondorio larriak ditu haurren osasunean; besteak beste, honako hauek: oinaze bizia, aurpegiko infekzioak, eta larrialdi-zerbitzuetara joan beharra. Hauek dira gaitzaren eragileak: hortz-higiene eskasa, amagandiko edoskitzea edo biberoia eta karbohidrato-kontsumo ohikoa. .
- Hortzetako traumatismoak. Ohikoa izaten da haurrek eta nerabeek kolpeak hartzea eta istripuak izatea. Jakina, gertakari desatseginak izaten dira, bai haurrentzat, bai haien gurasoentzat. Zenbait eratako hortz-lesioak daude, eta haietako batzuek eragin kaltegarria izan dezakete behin betiko hortzeriaren eraketan. Hona prozedurarik egokiena traumatismoren bat izanez gero: berehala jotzea odontopediatrarengana, pazientea aztertu eta dagokion tratamendua jar diezaion.
Tratamendu odontopediatrikoak
- Ildoak eta fisurak zigilatzea. Haurrak txantxarretik babesteko erabiltzen da metodo hori, hots, hortzen gainazalak zigilatzea txantxarra prebenitzeko.
- Pulpektomia. Adinekoei egiten zaien endodontziaren antzeko tratamendua da pulpetokmia, baina, kasu honetan, esneko hortz bat da txantxarrak kaltetutakoa.
- Obturazioa. Enpastea ere deitzen zaio teknika horri, zeina txantxarra tratatzeko erabiltzen baita. Zenbait eragozpen ez ezik, arazo larriak ere eragin ditzakete gerora txantxarrek haurraren aho-hortzetako osasunean.
- Fluorra aplikatzea. Hortzetako esmaltea indartzeko eta txantxarra prebenitzeko erabiltzen da metodo hori.
- Ortodontzia. Haurraren aho-barrunbean hezurren edo hortzen garapenak izan ditzaketen asalduak edo anomaliak zuzentzeko erabiltzen da tratamendu hori.

Programa de Asistencia Infantil para todos los niños y niñas desde los 7 a 15 años. La revisión dental anual, los cuidados preventivos y reparadores del PADI, y el hábito de cepillado.
dental en cada hogar, están logrando que las nuevas generaciones crezcan libres de caries, evitándoles muchas molestias en el presente y en el futuro.
El PADI es el programa de Osakidetza creado para el cuidado, mantenimiento y prevención de la salud dental del niño desde su infancia hasta su adolescencia, ya que

cualquier alteración sin tratar en dientes temporales, puede influir posteriormente en las piezas permanentes remitiéndole entonces al ortodoncista.
Dentro del PADI están incluidos los tratamientos de: sellado de fisuras, obturación de caries y traumatismos en la dentición permanente.
No se incluyen el tratamiento de piezas de leche o primera dentición, ni el tratamiento de ortodoncia.

Pide cita ahora
943 29 80 88
661 811 910
Horario:
Lunes – Martes | 9:30 · 16:00 |
Miércoles | 9:30 · 19:00 |
Jueves | 9:30 · 19:00 |
Viernes | 9:30 · 16:00 |
Sábado y Domingo | Cerrado |