Radiología Digital
Erradiologia Digitala
Erradiografia digitalaren bidez, arreta ezin hobea eskaintzen dio San Sebastián Hortz Klinikak pazienteari, eta murriztu egiten du erradiazioarekiko esposizioa.
Denbora errealean irudi zehatz-zehatzak ateratzen dituenez, diagnostiko eta tratamendu efizienteagoak eta eraginkorragoak egiteko aukera eskaintzen digu.
Erradiografia digitala: ikuspegi orokor bat
Erradiografia digitalak formatu digitaleko irudiak ateratzen ditu, erradiografia klasikoak baino azkarrago eta posizionamendu-akats gutxiagorekin.
Hona erradiografia digitalaren aplikazioetako batzuk:
- Hartualdi bakar batean aztertzen ditu masailezurra eta hortz-hagin guztiak.
- Hortz-inplanteen tratamendua planifikatzen laguntzen du.
- Azkenaginen bat kaltetuta dagoen jakitea ahalbidetzen du.
- Masailezurreko arazoak detektatzen ditu.
- Hortz edo haginen bat erauzi behar den adierazten du.
Bestalde, zenbait doikuntza egiteko aukera ere ematen du erradiografia digitalak (distirarena eta kontrastearena, besteak beste), eta doitasun handiz egiten ditu neurketak eta kalkulatzen dentsitatea zein kolore-kontrastea.

2D eta 3D erradiografia digital panoramikoa
Hartualdi bakar batean aho osoaren irudiak ateratzen dituzten X izpiko gailuak dira 2D eta 3D erradiografia digital panoramikoak. 2D erradiografia digital panoramikoari esker, zehatz ikus daitezke hortz-haginak eta baraila.
CBT 3D duten x izpi panoramikoak, berriz, lagungarriak dira pazienteei tratamendu zehatzagoak eta eraginkorragoak eskaintzeko. Tratamendua errazteko eta bizkortzeko funtsezko diagnostiko-tresna dira.

Pide cita ahora
943 29 80 88
661 811 910
Horario:
Lunes – Martes | 9:30 · 16:00 |
Miércoles | 9:30 · 19:00 |
Jueves | 9:30 · 19:00 |
Viernes | 9:30 · 16:00 |
Sábado y Domingo | Cerrado |