Cirugía guiada e Implantes

Kirurgia Gidatua Eta Inplanteak

Ordenagailuz gidatutako kirurgia deritzon teknikari esker, doitasun osoz jartzen dira hortz-inplanteak arkuan. Ordenagailuz eta 3D teknologiaz antolatzen da —aldez aurretik— ebakuntza. Kirurgia tradizionalarekin alderatuta, zenbat abantaila ditu prozedura horrek.

Kirurgia gidatuaren abantailak:

  • Beste metodo batzuek baino doitasun handiagoa. Aurrez ordenagailuak ezarritako pausoei jarraikiz, askoz ere errazagoa da emaitzak aurreikustea, eta oso zehatzak izaten dira.
  • Ebakidura txikia egin behar da. Doitasun handiko ebakuntza izaki, ez dago hezurra agerian utzi beharrik inplantea jartzeko.
  • Ebakuntza ondokoa, eramangarriagoa. Txikia izaten denez hortzoiko zauria, kasurik gehienetan ez da sutura-punturik behar izaten. Horri esker, txikiagoak izaten dira hantura, infekzio-arriskua eta mina.
  • Ebakuntza-denbora, laburragoa. Kirurgia gidatuan, kirurgia tradizionalean baino % 70 laburragoa izaten da ebakuntza-denbora.

Kirurgia gidatua, urratsez urrats

Jarraian, kirurgia gidatuaren bidez hortz-inplanteak jartzeko gure kontsultan ematen ditugun pauso guztiak azalduko dizkizugu.

  • Espezialistaren balorazioa
    Lehenik eta behin, ahoaren azterketa egiten —zorrotza eta pertsonalizatua— zaio pazienteari. Zenbait probaren bitartez erabakitzen da kirurgia gidatua den teknikarik egokiena tratamenduari ekiteko.
  • 3D azterketa pazientearen ahoari
    Aho barrurako azken belaunaldiko eskaner baten bidez, pazientearen ahoko hiru dimentsioko irudiak lortzen dira. Irudi horiez baliatuz eta CAD/CAM software bat erabiliz, masailezurra aztertzen du inplantologoak, jakiteko zein den gunerik egokiena inplantea jartzeko eta erabilgarri dagoen hezur-ehunaren kantitatea optimizatzeko.
  • Teknika horren erabilera xedea zera da, ahal dela ez erabiltzea menturik edo teknika konplexuagorik, eta tratamendua ez atzeratzea.
  • Ferula kirurgikoaren fabrikazioa
    Ordenagailuko software bera erabiltzen da ferula kirurgiko bat fabrikatzeko, gero inplanteak ezartzeko erabiliko dena, aurrez erabakitako tokian eta posizioan.
  • Zauri txikiko kirurgia
    Ebakuntzaren egunean erabiltzen da ferula; hartara, ez dago hortzoia ireki beharrik, kirurgia tradizionalean ez bezala. Bestalde, behar den sakoneraraino bakarrik zulatzen du zirujauak.

Pide cita ahora

943 29 80 88
661 811 910
Horario:

Lunes – Martes9:30 · 16:00
Miércoles9:30 · 19:00
Jueves9:30 · 19:00
Viernes9:30 · 16:00
Sábado y DomingoCerrado
* Datos obligatorios