Ortodoncia

Ortodontzia

Zer da ortodontzia?

Ortodontziak hortz-arkuen alterazioak eta masailezurren posizioa prebenitzen eta zuzentzen ditu, ahoaren eta aurpegiaren oreka morfologikoa eta funtzionala berrezartzeko, hortz-haginen posizioa ez ezik aurpegiaren estetika ere hobetuz. Donostiako Mediku Zentroan paziente bakoitzari azterketa pertsonalizatua egiten diogu eta kasu bakoitzean egokiena den tratamendua baloratzen dugu, aparatu finkoetatik aparatu erauzgarrietara, ortodontzia ikusezinetik igaroz, gaur egun asko eskatzen dena.

Ortodontzia-motak

Ortodontzia prebentiboa

Adin-tarte oso txikikoei ere aplikatzen zaie (4-6 sei urte bitarteko haurrei), eta arazoak agertu aurretik izaten du eragina:

  • Taillaketa selektiboa, baraila okertu dezaketen kontaktu goiztiarrak eta interferentziak saihesteko.
  • Txantxarra dela eta garaiz aurretik galdutako loki-hortzetako tarteen euskailuak, hortzen posizio egokia mantentzeko harik eta behin betiko hortza sortzen den arte.

Ortodontzia intertzeptiboa edo maxilarra

Funtzio eskeletikoa du, eta maxilarren hazkuntza-patroia aldarazten du. Helburua: sortzen ari den eta oraindik zuzentzea edo bilakaera aldatzea badagoen hortzaren malposizioa edo ohitura tratatzea. 6 eta 11 urte bitartekoei aplikatzen zaie:

  • Hozkada gurutzatuak, gainhozkada, ahosabai estua, arazo funtzionalak (irensketa atipikoa, ahoko arnasgailuak), ohitura txarrak (hatza zurrupatzea…) eta abar garaiz zuzendu daitezke aparatologia funtzionalaren bidez, zeinak eragotzi egingo baitu arazoak aurrera egitea eta garezurreko eta aurpegiko hazkuntzari eragitea.

Ortodontzia zuzentzailea

Helburua: normaltasun morfologikoa, funtzionala eta estetikoa berreskuratzea. Arazo ortodontzikoa edo maloklusioa jada finkatu eta aho eta aurpegiko asaldua eragin duen kasuetan aplikatzen da. Haurrei ortodontzia zuzentzailea aplikatzeko adinik egokiena 11-13 urte dira; izan ere, ordurako aldatuak izaten dira hortz guztiak, eta azkar hazten dira haurrak. Horregatik, hori da tratamendurako adin-tarterik aproposena.

Kasua zein den, tratamendu hauek aplikatzen ditugu:

  • Ortodontzia finkoa, brackett estetikoak edo metalikoak erabiliz.
  • OOrtodontzia ikusezina, lerrokagailu higigarriak erabiliz.
  • Invisalign teknika.

Pide cita ahora

943 29 80 88
661 811 910
Horario:

Lunes – Martes9:30 · 16:00
Miércoles9:30 · 19:00
Jueves9:30 · 19:00
Viernes9:30 · 16:00
Sábado y DomingoCerrado

Déjanos tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Ortodoncia

Ortodoncia

Pide cita para tu dentista

Horario:

Lunes – Martes9:30 · 16:00
Miércoles9:30 · 19:00
Jueves9:30 · 19:00
Viernes9:30 · 16:00
Sábado y DomingoCerrado