Periodoncia

Periodontzia

Zer da periodontzia?

·

  • Hortzei eta inplanteei eusten dieten ehunak kaltetzen ditu gaixotasun periodontalak. Bakterioek eragiten dute patologia infekzioso hori. Geroz eta ikerketa gehiagok lotzen dituzte ahoko bakterioak asaldu kardiakoekin, hormonalekin (diabetesa, esate baterako)…, baita haurdun dauden emakumeen osasun-arazoekin ere.

··

  • San Sebastián Hortz Klinikak gaixotasun periodontalen eta periinplantarioen azterketa goiztiarra egiten du, haien tratamendua erraza eta eraginkorra izan dadin. Oso altua da gingibitisaren eta periodontitisaren eragina herritarren arten. Hortzoien hantura da gingibitisa; periodontitisa, berriz, hortzari eusten dion hezurra suntsitzen duen hantura.

···

  • Hortz-inplanteei ere eragiten die gaixotasun horrek, zeinaren geroz eta kasu gehiago detektatzen baitira. Tratamendu eta mantentze-lan pertsonalizatuak egiten ditugu, pazienteen beharren araberakoak.

····

  • Espainiako Periodontzia Elkarteak dioenez (SEPA), 35-44 urte bitarteko Espainiako herritarren % 10-15ek bakarrik dituzte hortzoi guztiz osasuntsuak; % 60k, berriz, gingibitisa dute, eta % 25ek, periodontitisa (% 38k 65-74 urte bitartekoen artean).

·····

  • Gertatu ohi da pazientea ez ohartzea gaitzaren lehen sintomak dituela, beste sintoma batzuekin nahasten dituelako edo garrantzirik ematen ez dielako. Beraz, hau da gure gomendioa: joan dentistarenera sintoma hauetakoren bat baldin baduzu.

······

  • Hona periodontitisaren sintomarik ohikoenak:
    • Gustu txarra ahoan
    • Lertzo gehiegi
    • Hortzoiak gorrituta, edo odola dariela
    • Hortzak mugitzea
    • Hortzoien atzerapena

Pide cita ahora

943 29 80 88
661 811 910
Horario:

Lunes – Martes9:30 · 16:00
Miércoles9:30 · 19:00
Jueves9:30 · 19:00
Viernes9:30 · 16:00
Sábado y DomingoCerrado